XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere erreginek badakite beren buruaren jabe izaten.

Horregatik begiak zabaldu eta leiho artean atorrarekin jantzita zegoen neskari begiratu zion.

Sophie harri eginik zegoen. Eta erregina ere bai.

Erreginaren aurpegiak sorpresaren irudia islada zezakeela espero zitekeen, zuei edo niri gertatuko litzaigukeen bezala baldin eta goizean goiz geure logelako leihoan neskaren bat eserita ikusiko bagenu.

Baina haren aurpegian ez zen sorpresarik isladatzen, izu-ikara baizik.

Buruan kofia zuri bat zeraman dontzeilak gara erdiko emakumea erreakzionatu zuen lehenik.

Zertan ari zara zu hemen? Jainkoaren izenean! oihu egin zion Sophieri amorruz.

Neskak begirada arrenkari bat luzatu zion erreginari, honek berdin zirauen bitartean hari begira, zer esan jakin gabe.

Ahoa erdi zabalik zuen, begiak platerak bezala, eta bestela aski atsegina zen haren aurpegian sinesgogortasunaren arrastoak antzeman zitezkeen orain.

Entzudazu, neskatxa! gero eta haserreago zegoen dontzeila. Nola sartu zara gela honetan?.

Ezin dut sinetsi murmurikatu zuen erreginak. Ezinezkoa da!.

Oraintxe bertan aterako dut nik hemendik neska hori, Majestate! esan zuen dontzeilak.

Ez, Mary, ez ezazu horrelakorik egin!.

Erregina hain seguru mintzatu zen, hitzik gabe geratu zela dontzeila.

Honek burua jiratu eta erreginari begiratu zion.

Zer gertatu zitzaion erreginari? Liluratuta zegon.

Ongi al zaude, Majestate? galdetu zion.

Berriro mintzatu zenean, xuxurla ito baten bidez mintzatu zen erregina.